Borrar
Elkarbizitza eta baloreak uztartzen dituen Alai Batza elkarteak, egun, 350 bazkide eta 50 begirale ditu.
Alai Batzaren urteurren festa

Alai Batzaren urteurren festa

JOAQUIN SUDUPE

Martes, 31 de enero 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alai Batzak, salestarrek Azkoitian zuzentzen duten aisialdi taldeak, 30 urte betetzen dituela eta, larunbatean festa handia ospatu zuten. Honenbestez, bazkideen-tzat bazkaria izan zuten Floreagan eta arratsaldean, berriz, puzgarriak, tailerrak, jolasak, txokolatada eta abar plazan.

Guztien amaieran, globoak bota zituzten zerurantz eta, justu aurretik, Azkoitiko Udalak ere parte hartu zuen festan, Alai Batzari bere omenaldia eskainiz. Javier Zubizarreta alkateak eta Sonia Vázquez kultura zinegotziak oroigarri bat eskaini zien taldeko ordezkaria den Koldo Calvori.

Asteburuan ere, Torre Zuri udal erakusketa aretoan, Alai Batzaren inguruan ikusgai egon den erakusketari amaiera eman zitzaion. Bertan, bi astez, Alai Batzako argazkiak, bideoak, albumak, kamisetak... ikusi ahal izan dira, eta sinadura eta dedikatoriak biltzeko liburu bat ere egon da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios