Borrar
1.200 herritarren sinadura biltzea zuten erronka, biztanleen % 10.
«Galdeketa egiteko behar genituen adina sinadura lortu ditugu»

«Galdeketa egiteko behar genituen adina sinadura lortu ditugu»

Horrela adierazi du Urratsek, galdeketaren aldeko mugimenduak

J. S.

Martes, 24 de enero 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urratsek, Azkoitiko herri galdeketaren aldeko mugimenduak, adierazi du lortu dituela galdeketa egiteko behar zituen adina sinadura. «Ia 1.600 sinadura bilduta, lortu dugu helburua», adierazi dute, «dena dela, helburua lortu badugu ere, sinadurak biltzen jarraituko dugu. Zenbat eta atxikimendu gehiago, herri-galdeketak zilegitasun handiagoa izango baitu. Hori dela eta, otsailaren amaiera aldera arte dago aukera sinatzeko», azpimarratuz.

1.200 herritarren sinadura biltzea zuten erronka, Azkoitiko biztanleen % 10. Azaroaren 19an ekin zioten lehen kolpean ia 500 izenpe bildu zituztelarik. Bi hilabete igaro ondoren, ia 1.600 herritarrek sinatu dute «erabakitzeko eskubidearen inguruan herri-galdeketa egiteko borondatea», diote antolatzaileek. Sinadura biltzeko, otsailaren amaiera aldera arteko epea jarri zuten eta «langa erraz gainditu dugun arren, sinadurak biltzen jarraituko dugu. Zenbat eta sinadura gehiago izan, orduan eta zilegitasun handiagoa izango du galdeketak» berretsi dute. Maiatzaren 7an egingo dute herri galdeketa, eta hau izango da galdera: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar?'.

Azkoitian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiek izango dute botoa emateko aukera.

Urrats ekimenak eskerrak eman nahi dizkie orain arteko bidean sinatu eta lagundu duten guztiei. Oraindik sinatu ez dutenek, aukera dute larunbat goizero.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios