Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Langile eta langabetuei zuzenduriko doako ikastaroak Urola Ikastolan

Lanbide heziketa sailean irakaskuntza arautua eta ez arautua eskaintzen da

JOAQUIN SUDUPE

Domingo, 15 de enero 2017, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Ikastolako Lanbide heziketa sailean, langile eta langabetuei zuzendutako irakaskuntza arautua eta ez arautua eskaintzen dute.

Ez arautuan hainbat ikastaro ematen dira, mekanika, administrari-tza, altzarigintza eta informatika arloetan. Langile eta langabetuei zuzenduak dira eta ikastaro guztiak dohainik izaten dira eta hauetako batzuek Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko balio dute.

Profesionaltasun-ziurtagiria dokumentu ofizial bat da, enpleguari begira esanguratsua den lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen lanbide-gaitasunak egiazta-tzen dituena. Lan-administrazioak ematen du, eta lan-merkatuan lanbide baterako behar den prestakuntza ezartzen du. www.lanbide.net orrian kontsulta daiteke.

Hobetuzen (langileen prestakun-tzarako euskal fundazioa) bitartez arratsalde/gaueko ikastaroak ematen dira, 30 ordutik 90era bitartekoak. Hirutik laura ordu egunean (17:00-21:00), astelehenetik ostegunera. Langabetuek ere egin di-tzakete ikastaro hauek.

Honetaz gain, gai berezi batzuei buruzko ikastaro espezializatuak ere ematen dituzte. Baita ere, enpresei beharrei zehazki edo 'a la carta' diseinatutakoak.

Eskaintzen diren ikastaroak ondorengoak dira. Mekanika arloan; marrazketa, tailer konbentzionala, zenbaki Kontrola, soldadura, Autocad eta abar.

Administraritza-Informatika arloan, zerga kudeaketa, Windows, Word, Excel, Access eta abar. Altzarigintzan berriz, zurezko egituren instalazioa, besteak beste.

Ikastolatik adierazi dutenez «ikaslegoa oso zabala da, ikasketa berezirik gabe zerbaitetan gai izatera iritsi nahi dutenetik ikasketa maila desberdinak dituztenera, erdi eta goi mailako teknikariak, diplomatuak, lizentziatuak, birziklatzea nahi dutenak eta abar».

Informazioa lortu ahal izateko, Urola Ikastola Azkoitia, 943851408 telefonoan, ez-arautua@gmail.com helbidean edo eta www.urola.org webgunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios