Diario Vasco

Gorrixek garaipen batekin hasi nahi dute urtea gaur arratsaldean Txerloian

Patxi saria jasotzen Anaitasuna eta C. Ruraleko zuzendariekin.
Patxi saria jasotzen Anaitasuna eta C. Ruraleko zuzendariekin. / SUDUPE
  • Gabonetako zozketa handiaren irabazlea Patxi Quintana izan da

Anaitasunaren lehen taldeak gaur Azkoitian jokatzen du arratsaldeko 16:30ean Elgoibar hartuko duelarik Txerloiko zelaian. Joan den asteko partida bertan behera gelditu ostean izotza zela eta (Lesakan, Beti Gaztearen aurka), gorritxoek garaipen batekin nahi dute hasi urte berria. Sailkapeneko lehen postuan dago Anaitasuna 31 punturekin eta gaurko bisitaria, Elgoibar, hamabigarren dago taulan 19 punturekin.

Gaur beste partida hauek ere jokatuko dira: Senior neskak: Anai -Eibar, San Juan, 15:30. 1go jubenil: Idiazabal- Anai, Arizkorreta, 16:00. Kadete mutilak: Anai -Elgoibar, San Juan, 17:45. Infantil txiki: Anai -Oiartzun, Sanjuan, 12:15. Infantil 1go maila B: Lagun - Anai, Garmendipe, 12:00. Infantil neskak: Zumaiako- Anai, Aita mari, 11:15.

Gabonetako zozketa

Bestalde, adierazi Anaitasunaren Gabonetako zozketa handiak baduela irabazlea. Patxi Quintana Diaz da 08354 zenbaki saridunaren jabea eta 1200 euro generotan eta beste hainbeste esku dirutan jaso zituen herenegun Caja Ruralean. Tiketa, Infantil A mailan jokatzen duen bere semeari hartua zen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate