Diario Vasco

Floreaga Salestar Ikastetxeak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu

Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusiko dira.
Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusiko dira.
  • Hezkuntza eta ikasketa mailan ematen dituen aukerak ezagutarazteko

Hezkuntza eta ikasketa mailan ematen dituen aukerak ezagutarazteko, Floreaga Salestar Ikastetxeak ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu.

Lehenengo jardunaldia urtarrilaren 21ean, datorren larunbata, izango da, 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gaztelaniaz. Bigarren jardunaldia, berriz, urtarrilaren 24an, asteartea, izango da 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Harrera, Haur Hezkuntzako 5A gelan egingo da. Egun hauek, bereziki, 2015. urtean jaiotako haurren gurasoentzat antolatzen dira (2017-18 ikasturtean bi urtekoen geletan egongo direnak).

Lehendabizi, ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri emango da eta, jarraian, Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusi eta lan-metodologia azalduko da. Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943.85.30.43 telefono zenbakira deitu. Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus da eta Haur Eskolako bloga http://floreagatxiki.blogspot.com.es

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate