Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Udaletxeko pleno aretoa bete beterik egon zen ostiral iluntzean.
Sariak kirolariei eta eskaparateei

Sariak kirolariei eta eskaparateei

Azkoitiko Kirolari Onenari eman zitzaioan saria, baita Gabonetako Eskaparate ederrenari ere

JOAQUIN SUDUPE

Domingo, 18 de diciembre 2016, 01:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiral iluntzean, udaletxeko udal pleno aretoan, Azkoitiko Kirolari Onenari eta Gabonetako Eskaparate ederrenari sariak eman zitzaizkien.

Alkatea eta hainbat zinegotzi egon ziren sari banaketatan eta lehendabizikoak Gabonetako Eskaparateei zegozkionak banatu ziren. Hamazazpi komertzio aurkeztu ziren eta bi mailatan bereiztu ziren, eskaparate handiak edo bi eskaparate dituztenak eta eskaparate txikiak dituzten komertzioak alegia. Kontutan izan ziren eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Lur Natur denda izan zen txikien arteko irabazlea eta Noah umeen arropa denda bigarren. Handienetan berriz, Karan haur arropen denda lehen eta Cenor Larramendi bigarren.

Kirol Onenari dagokionez, 15 kirol espezialitate ezberdinak izan zituzten ordezkariak eta guztira 20 bozka egin ziren, hau da 15 kirol ordezkari, 3 hedabide eta 2 udal ordezkarirenak.

Azkenik, 4 boto jasota, atletismoko Jon Perez gaztea izan zen aukeratua 2016ko Azkoitiko Kirolari Onena bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios