Diario Vasco

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Udalak bihar

Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar. Euskarari babesa erakusteko ekitaldi ofiziala 19:00etan izango da udaletxeko batzar aretoan adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo delarik. Ekitaldia irekia da eta Udalak herritarrak parte hartzera gonbida-tzen ditu. Arratsaldez, Elkargunean orbel jokoen finala eta udaletxeko ekitaldiaren ostean, Landa, Antxitte eta Garixe trikitilarien kalejira. Kupela taldearen emanaldia izango da Balda plazan 19:30etik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu, Kontzejupean. Ikastetxeek astelehenean ospatuko dute Euskararen Eguna. Udaletxetik suziria botako dute eta alkateak harrera egingo die udaletxeko balkoitik. Manifestua abestuko dute eta Xabier Euzkitzeren 'Zer nolako zortea' bertsoa kantatuz amaituko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate