Diario Vasco

'Laja, trikitixaren zubia' liburu-diskoa kalean da jada

Iriondo, Laja, alkatea eta Elustondo bildumaren 12. alea aurkezten.
Iriondo, Laja, alkatea eta Elustondo bildumaren 12. alea aurkezten.
  • Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen Soinuaren Liburutegia Bildumaren 12. alea da

Euskal Herriko Trikitilari Elkarteak Soinuaren Liburutegia Bildumaren 12. alea aurkeztu du Azkoitian, Iñaki Garmendia Laja-ren biografiari dagokiona. Joxemari Iriondok idatzi du 'Laja, trikitixaren zubia' izenburupean.

Soinuaren Liburutegia Bilduma tresna egokia da soinu txikia historian kokatzeko. Trikitixaren ondarea transmititzeko helburuarekin sortu zen bilduma hau 2001.urtean

Aurretik, elkarteak Zendoxe, Landakanda, Maltzeta eta Epelderen biografiak kaleratu ditu eta Lajarena, herritarren artean, publikatzen den bosgarren liburua da.

«Zuen altxor hau da gure kulturaren, gure tradizioaren, sostengu. Egiten den hori ondo egitea, gustora egitea eta eskuzabaltasunez egitea bezalakorik ez dago. Eta Laja sekula ez du alferkeriak jo, soinua jotzeko orduan. Beraz, zorionik beroenak Txikitixa Elkarteari ondare hau gordetzen laguntzeagatik eta gure Lajari herri hau haundiago egiteagatik», zioen alkateak.

Udaletxeko batzar aretoa jendez gainezka egon zen eta Lajak; alkatea, Joxemari Iriondo idazlea eta trikitilari elkarteko lehendakari Agur-tzane Elustondo izan zituen mahaikide. Familia eta lagunak han izan ziren soinua eta panderoa eskuetan zituztela. Iriondok hitz politak izan zituen Azkoitia eta Azkoitiko trikitilarien-tzat. Gure herria «artista lur handia» dela esan zuen eta ohore handia izan zela liburua idaztea, Lajak hasieratik esan zuelako bere biografiaren egilea Iriondo izatea nahi zuela.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate