Borrar
Dotore azaldu zen bederatzi konpainiaz osatutako danborrada. Betiko ibilbidea egin zuen larunbat gauean eguraldia lagun zuelarik.
Osasuntsuago 69 urte pasa ondoren

Osasuntsuago 69 urte pasa ondoren

Danbor hotsez estali zuen herria bederatzi konpainiaz osatutako danborradak

JOAQUÍN SUDUPE

Martes, 29 de noviembre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ondo lagundu zuen eguraldiak eta festa giro ederrean ospatu zen larunbat gauean Azkoitiko danborrada. Hamarrak jota abiatu ziren kalean barrena 500 parte hartzaileek eta berriz ere ospatu zen 1948. urtean jaiotako danborrada herrikoia. Hasieran, Andramari festa inguruan hasi bazen ere; 2001. urtean San Andresetara aldatu zen eta harrezkero irabazi ditu bai indarra eta baita ospea ere.

Urrun geldi-tzen dira haserako parte hartze kopuruak; 30 bat danbor eta beste 30 barrika eta hainbeste urteetako bide luzean sukaldariak, 'lapitzeroa', erreginak, 'gastadoreak'... galdu egin dira baina danborradak irabazi duena oso garrantzizkoa izan da, herritarren mirespena eta parte hartzeko gogoa. Anaitasuna futbol taldearen baitan jaio zena, orain bederatzi konpaini dotoreak osatzen dute eta danbor hotsez estaltzen dute herria. Danborradak; betiko ibilbidea egin zuen, kale guztietan jendea zegoen eta norbaitek ere esan zuen Andramari jaietan baino jende gehiago zebilela kaleetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios