Diario Vasco

EH Bilduk tasak, zergak, aurrekontuak eta azkoitiarren beharrak entzuteko eskatu du

EH Bilduko zinegotziak eskainitako prentsaurrekoan.
EH Bilduko zinegotziak eskainitako prentsaurrekoan.

Tasak, zergak eta aurrekontuak eztabaidatu eta onar-tzeko garai dela eta, EH Bilduk «duela urtebete bezala, PNVko udal gobernuari eskua luzatzen diogu akordioetara heltzeko, eta urtean zehar enplazamendu ezberdinak egin dizkiogu zentzu honetan. Gaur herriari esan behar diogu entzungor egin dutela herriarentzako onak izan zitezkeen akordioei gehiengo absolutuan oinarrituz eta ikuspuntu alderdikoia leheneztuz» dio.

Azkoitiak akordioak behar dituela eta «Herri honetan erabaki estrategikoak hartu behar dira, herria urtetan baldintzatuko dutenak, eta horretarako ikuspuntu zabala beharrezkoa da. Alderdi guztien artean adostasuna behar dela eta gure eskua akordio ezberdinetarako zabalik dago» esan du.

Herritarrei hitza eta erabakia ematea proposatzen diote Udal gobernuari, aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarriz, «denon artean herriko gauza txikiak zein handiak erabakitzeko».

Gai honetan esfortzu berezia egiteko eskatzen diote eta laguntzeko, duten esperientzia aportatzeko prest daudela.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate