Diario Vasco

Bihar, San Andres atarian, plater tiraketa, herri lasterketa eta danborrada izango dira

San Andres jaia datorren asteazkenean denez, atariko asteburu honetan zehar hainbat festa giroko ekitaldi izango dira.

Bihar larunbata, goizeko 11:00etan, Izarre Jandalo zelaian, Orion elkarteak antolaturik, San Andres Plater tiraketa egingo da. Arratsaldeko 16:30ean: Herriko plazatik abiatuta, XII. Herri Lasterketa Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Elkarteak antolatuta. Boluntario lanetan arituko direnei dei egiten zaie lasterketa hasi baino lehenago bertara ager daitezela. Gauean, 22:00etan herriko kaleetan zehar danborrada ikusi eta entzun ahal izango da.

Igandean azoka

Igandeko egitaraua era luzea eta osatua izango da. Goizean zehar, Azkoitiko Baserrietako produktuen erakusketa salmenta eta bolillo lanen erakustaldia izango dira Kotzejupean. Eguerdiko 12:00etan, udaletxeko Areto Nagusian, Laja soinujolearen liburuaren aurkezpena.

Ordu berean, Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola Dantza taldeak eta Txalkor Txistulari Taldea herriko kaleetan zehar ibiliko dira giroa alaitzen.

Asteartean 22:00etan, Herriko plazan, DJ Txanpañak bere disko berriaren abestiak eskainiko ditu eta asteartean, San Andres eguna. Egun osoan zehar, herriko plazako arkupetan taloak, txistorra izango dira dultzainero eta trikitilarien kalejirarekin, kirol Jaialdia, marrazki eta buztin modela lehiaketa...

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate