Diario Vasco

Berriro lider Ander Arabaolaza eta Mikel Arzalluzen golei esker

Lana izan zen larunbatean jokaturiko neurketaren giltzarria.
Lana izan zen larunbatean jokaturiko neurketaren giltzarria. / SUDUPE
  • Anaitasunak lan berezia egin behar izan zuen eta futbolean ondo jokatu Mondragonen aurka hiru puntuak lortzeko

Mondragon taldeak estu hartu zuen Anaitasuna eta ez zion utzi aukera asko egiten nahiz eta 1-0ekoa 18. minutuan etorri Ander Arabaolaza aurrelariaren eskutik. Txerloian piztu zen poza, ordea, ez zuen askorako eman.

Bi minutura Mondragonek banakoa egin zuen eta golaren ostean bisitariena izan zen neurketa. Bigarren zatian ere estu izan ziren gorriak, baina Mikel Arzalluzen gol bakartiak puntuak Txerloian geldi-tzeko balio izan zuen.

Asko sufrituta

Asko sufrituta, baina ofizio handiz bigarren garaipena lortu zuen jarraian Anaitasunak etxean.

Hondarribia eta Mondragon taldeei irabazi eta gero, sailkapeneko lidertzan dira Amaikak Bat taldearekin batera. Asteburuko garaipenak, eta Amaikak Bat eta Aretxabaleta taldeen porrotekin, honela dago Ohorezko Mailako sailkapena une honetan: Anaitasuna da lehena 25 punturekin, bigarren Amaikak Bat dago Anaitasunaren puntu berdinekin, eta 23 punturekin da gorrixek asteburuan izango duten arerioa, Aretxabaleta.

Igandean izango da Aretxabaleta eta Anaitasunaren arteko lehia Ibarrako zelai gogorrean. Aretxabaleta azken hiru jardunaldietan ez da irabazteko gai izan. Mutriku, Zarautz eta Real Unionen aurka bi puntu besterik ez ditu batu, eta horrek sailkapenean lortua zuen postua galtzera eraman du Aretxabaletako taldea.

Igandean 16:30ean hasita, Ohorezko Mailan ikusi daitekeen neurketarik sutsuena ikusteko aukera izango da Ibarrako zelaian. Gorrien zaleen presentzia ezinbestekoa izango da Aretxabaletatik baliagarria izan daitekeen zerbait ekartzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate