Diario Vasco

Ia 500 sinadura batu dituzte erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketa egiteko

Larunbatean ekin zioten sinadura bilketari Oteiza frontoietan hasitako ekitaldian.
Larunbatean ekin zioten sinadura bilketari Oteiza frontoietan hasitako ekitaldian. / URRATS TALDEA
  • Herrian erroldatuta dauden herritarren %10enak behar dituzte, hau da 1.200 sinadura

Duela hamabost egun 'Urrats' taldea aurkeztu zuten Azkoitian erabakitzeko eskubidearen inguruko herri- galdeketa antolatzeko asmoarekin. Horretarako, beharrezkoak diren sinaduren bilketari ekin diote; hau da, herrian erroldatuta dauden herritarren % 10en sinadurak bildu behar dituzte, gutxienez, galdeketak zilegitasuna izan dezan. Sinaduren bilketari larunbatean ekin zioten eta 484 sinadura batu zituzten Oteiza frontoietan hasitako ekitaldian. Urrats taldeak prestaturiko adierazpena irakurri ostean, herriko plazara joan ziren, sinadurak biltzeko mahaia jartzera. Txosna bat ere jarri zuten. Sinadurak biltzen jarraituko dute datozen egun eta astetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate