Diario Vasco

EH Bilduri «gehiegizkoak» iruditzen zaizkio EAJko zinegotzien soldatak

  • Aurreko legealdian orain erabiliko den diruaren %62,14 baino ez zela ibili dio

Azken plenoan erabaki zenez, Ana Azkoitia, EAJko zinegotzia, liberatuko du Udalak eta bere urteko soldata, %100eko jornadan lanean arituta, 64.370 eurokoa izango da. Horren harira, besteak beste, EH Bilduk zera adierazi du; «Gure ustez, politikak herritarrei zerbitzatzeko izan behar du eta ez bertan aritzen direnak aberasteko. Liberatuek ardura handiko eginkizunak dituzte udalean, badakigu, eta horren ondorioz beste herritar guztiek bezala, soldata duinak eduki behar dituzte. Baina, soldata hauek, EAJ/PNVko zinegotzienak alegia, gehiegizkoak iruditzen zaizkigu; herritar askok behar handiak dituzten krisi garai hauetan erabaki hau hartzea oso larria iruditzen zaigu. Beraz, Jabier Zubizarretari ezarritako soldata hauek berraztertzeko eta, oposizioko taldeekin negoziatzeko eskatzen diogu. Gehiengoa izateak ez die nahi dutena egiteko eskubidea ematen!».

Adierazpen honekin batera, EH Bildukoek taula batzuk aurkeztu dituzte, non udaletxean liberatutako politikariek urtean kobratuko duten kopurua agertzen delarik. Taulen gorabehera, EAJren liberatuen soldatak ordaintzeko 225.041 euro beharko lirateke urteko.

Alderatuta, Bilduk dionez, bere zinegotzi liberatuen soldatetan gehien gastatu zen etapan 139.832 euro erabili zirela.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate