Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Urrats taldea aurkeztu zen atzo goizean Elkargunean.
Urrats, autodeterminazioaren inguruko herri galdeketa egitea nahi duen taldea aurkeztu da

Urrats, autodeterminazioaren inguruko herri galdeketa egitea nahi duen taldea aurkeztu da

PPLL

Domingo, 6 de noviembre 2016, 01:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo, ia 40 azkoitiarrek osatzen duten Urrats taldea aurkeztu zen Elkargunean. Autodeterminazioaren inguruko herri-galdeketa egitea nahi dute 2017ko udaberrian Azkoitian, Gure Esku Dago herri ekimenak sustatuta. Galdeketa hori antolatzeko, ekainean sortu zen Urrats taldea.

Urola Kostako beste bost herrirekin (Zestoa, Zumaia, Zarautz, Getaria eta Orio) batera antolatu nahi dute galdeketa, eta elkarlanean ari dira beste talde guztiekin. Herri-galdeketan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea dute helburu, harira zera adierazi zutelarik «Azkoitiko herritarren ideologia, pentsamendu, sinesmen eta kultura aniztasunaren isla izan dadin kontsulta. Hala, akuilu izan nahi du Urrats taldeak. Azkoitian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiak daude deituta galdeketan parte hartzera».

Hurrengo urratsa sinadura bilketa dute eta «herrian erroldatuta dauden herritarren % 10en sinadurak behar ditugu, gutxienez, galdeketak zilegitasuna izan dezan. Hilaren 19an hasiko gara sinadurak biltzen eta denen parte hartzea ezinbestekoa da», azpimarratu zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios