AEK euskaltegia prest da seigarren urtez jarraian, Mintzalagun ekimena egiteko

J. S.

2016-2017 ikasturteari hasiera eman ondoren, Azkoitiko AEK euskaltegia prest da seigarren urtez jarraian, Min- tzalagun ekimena martxan jar- tzeko. Orain artean 12 talde eta 40 lagunetik gora dira herrian, astea joan eta astea etorri, ordubetez elkartzen direnak euren euskara praktikatu eta dakiten hori hobetzeko asmoz euskaldun zaharrekin batera elkartzen direnak. «Kafetxoa edo paseotxoa eginez lagunarte berriak eta euskaldunak sortu eta lortzen lagunduko dizu mintzalagunek» diote euskaltegitik nahi duten guztia gonbidatuz parte hartzera: 943151089, 943857175, azkoitia@aek.eus eta euskara@azkoitia.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos