Diario Vasco

Urola Ikastola BHIn, enpresa sortzeko sentsibilizazio jardunaldia azaroak 4an

Azkoitiko Urola Ikastola ikastetxean eta Urratsbat Programaren barnean, Sentsibilizazio jardunaldia antolatu da azaroak 4an, ostirala goizeko 9:30etik 13:30era.

Heziketa zikloa egiten ari diren bigarren kurtsoko ikasleek eta ez arautuko izena ematen duten ikasle ohiek parte hartuko dute.

Ikastaroa 'Grupo Integra' enpresak emango du eta autoenplegu kontzeptura hurbiltzeko informazio orokorra azalduko da: Gaur egungo lan merkatuaren egoera, norberarentzat edo besteentzat lan egitea, hausnarketa, beste ekintzaileen esperientziak, ekintzailetasuna sustatzeko laguntzak, braistorming (ideien sorkuntza).

Honen jarraipena, Negozio Plana lantzeko aholkularitza emango zaio nahi duenari.

Sentsibilizazio Jardunaldian parte hartu nahi duenak izena eman dezala ikastetxean azaroak 2rako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate