Diario Vasco

Bizenta Mogel Ipuin lehiaketako lanentzako epea, urriaren 31 arte

Azkoitiko kultur elkarteak eta udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, laguntzarekin antolaturiko Bizenta Mogel XXXV. Ipuin lehiaketarako lanak aurkezteko epea urriaren 31ean bukatzen da.

Hemezortzi urtetik gorakoen- tzat da eta euskaraz idatziriko ipuinak aurkeztu beharko dira.

Ipuinak, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak izan beharko dute, orriaren alde batetik bakarrik eta tarte bikoitzez idatzita aurkeztuko dira.

Lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dute.

Berauek, udaletxera bidali beharko dira gaitzizenarekin izenpeturik eta, honekin batera, gaitzizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.

Helbide honetara bidali beharko dira: Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia. Bidaltzeko azken eguna urriaren 31 izango da eta epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia.

Sariak, publikoki, abenduan ematen dira udaleko pleno aretoan. Sariei dagokionez, lehenak, 500 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak berriz, 330 euro eta oroigarria eta azkenik, hirugarrenak, 200 euro eta oroigarria.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate