Diario Vasco

Gazteriak webgunea estreinatu du eta Elkarguneak APPa du

Udaleko gazteria sailak webgunea eraberritu du eta Elkarguneak aplikazio bat garatu du bertako aktibitatearen berri zabaltzeko. Elkargunearen webgunean ere aldaketak egin dira agenda lehenetsiz. Osteguna aurkeztu zituzten aldaketak. Gazteriaren webgunearen kasuan hiru zerbitzuak (www.gazteriazkoitia.eus) webgune bakarrean jasotzea zen helburu nagusia, webgune bakarrean bilduz Abarketatxo Ludoteka, Artxamendi Topalekua eta GIB. Webgunean protagonismo handia eman zaie albisteei eta sare sozialei. Itxura erakargarria izateaz gain, 'responsive' diseinua du eta beraz, gailu guztietan ikusteko egokitua dago.

Elkarguneako APPak, berriz, erreserbak erraz egiteko aukera emateaz gain, ekitaldiak poltsikoan eskuragarri jarri ditu. APPa sortzearen ondorioz Elkargunearen webguneari ere aurpegi aldaketa egin zaio hainbat egokitzapen eginez. APPak Elkarguneako informazioaz gain, Gazteriarena ere bilduko du. Oraingoz Android mugikorrentzat deskarga daiteke baina egun batzuk barru guztientzat egongo da prest.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate