Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Udaletxean aurkeztu dute ekimena elkarteko kideek.
Erniarraitz Bertso Elkarteak bailarako Bertso Eskola sortu du

Erniarraitz Bertso Elkarteak bailarako Bertso Eskola sortu du

PPLL

Sábado, 15 de octubre 2016, 00:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Erniarraitz Bertso Elkarteak bailarako Bertso Eskola sortu du Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen laguntzarekin. Helburua bertsozaletasuna sustatzea da, horretarako transmisioa «oinarririk sendoena», bermatuz. Udaletxean aurkeztu dute ekimena elkarteko kideek eta adierazi dutenez jada 60 bat laguneko taldea dute eskolan.

Elkartea ez da gaur jaioa. 2000. urtean ekin zion lanari baina azken urteetako hausnarketaren ondoren, susperraldi bat ematea erabaki dute kideek. «Ikastetxe bakoitzak du bere bertso eskola baina azkenean geto gisa funtzionatzen dute eta guk zabalkundea bermatu nahi dugu, bertso eskolak herriratu». Horrek «lan profesionalago» bat eskatzen duelako, bizpahiru urteko eztabaida eta gero, haur eta helduentzat eskola sortu dute.

Azpeitian eta Azkoitian emango dituzte eskolak baina Errezilera zabaltzen ere ahaleginduko dira.

Arduradunen esanetan, Bertso Eskola ez da ordubeteko klase batera mugatzen. «Haratago doa. Asteburu pasa egingo dugu, meriendak, eskolarteko txapelketak...». Hitzekin eta hizkuntzarekin jolasteko gonbitea luzatzen du Erniarraitzek, egungo gailuen klik-etatik ihesaldi bat proposatuz.

Azkoitian jada hasita daude eskolak ematen. Kultur etxean izaten dira. Umeen bi talde asteartetan ibiltzen dira 17:15etik 19:00etara. Hirugarren taldea, berriz, asteazkenetan 17:15etik 18:15era.

Helduentzat eskolak asteartetan dira 20:00etatik 21:00etara. Izena eman nahi duenak erniarraitz@gmail.com-era idatzi dezake.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios