Diario Vasco

Dendariei zuzenduriko Facebook-eko ikastaroa

Udaleko Euskara zerbitzuak merkatariekin egindako parte hartze prozesuan egindako eskaerari erantzuten dio hilaren 20tik azaroaren 3ra eskainiko den ikastaroak. Merkatari-tzan Facebook-a nola erabili irakatsiko da establezimendua bultzatu eta salmentak areago-tzeko. Izen emate epea hilaren 17ra arte luzatuko da eta interesa dutenek udaleko euskara zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan 943 85 71 75 telefonora deituz edo euskara@azkoitia.eus-era idatziz.

Hiru saiok osatuko dute ikastaroa eta hilaren 20an, 27an eta azaroaren 3an izango dira Elkarguneko KZgunean arratsaldeko 14:15etik 15:45era. Lehenengo saioan publizitatearen inguruko sarrera egingo da. Internetak publizitatearentzat dituen aukerak, sare sozial bakoitzaren publiko mota edota arrakasta kasuak ikusiko dira.

Bigarren saioan helburuen definizioa, sare sozialen aukeraketa, komunikatzeko modua edota programatzeko erremintak ikusiko dira, besteak beste. Azken saioan dendariek iragarkia sortuko dute Facebooken horrek eskatzen dituen pauso guztiekin: helburua finkatu, publikoa segmentatu, aurrekontua ezarri, iragarkia prestatu eta emaitzak neurtu.

Partaideek interesa erakutsiko balute laugarren saio bat eskainiko da zalantzak argitzeko edota ukitu gabeko beste alderdiren bat jorratzeko. Dendariei banatu zaie esku orria informazio guztiarekin. Izena udaleko euskara zerbitzuan eman behar da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate