Diario Vasco

'Txikia' azkoitiarra 2. mailako aizkora txapelketako finalera

Hilaren 29an Azkoitian jokatuko den finalerako 6 sailkatuak.
Hilaren 29an Azkoitian jokatuko den finalerako 6 sailkatuak.

Larunbat arratsaldean, Gurea pilotalekuan, Euskal Herriko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatu zen. Bertan, 13 aizkolari lehiatu ziren (bost gipuzkoarrak, hiru nafarrak, 4 bizkaitarrak eta bat arabarra) eta horietatik, lehenengo sei sailkatu dira finalerako. Saioan, 54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako beste enbor bat ebaki zituzten kirolariek. Lehen sei postuetan sartu eta finalerako sailkatutakoak ondorengo dira; 1. Eneko Otaño 13'49'', 2. Mieltxo Mindegia 14'07'', 3. Julen kañamarez 14'32'', 4. Oihan Larretxea 14'34''. 5. Ander Erasun 14'40'' eta azkenik, 6. Julen Alberdi 'Txikia' azkoitiarra 14'42'' denborarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate