Diario Vasco

Orekak ikastaro eta hitzaldiak antolatu ditu

Sukaldaritza energetikoa Silvanak emango du Elkargunean.
Sukaldaritza energetikoa Silvanak emango du Elkargunean. / OREKA
  • Hilak 29an, larunbata, ogia nola egin ikastaroa egingo dute

Oreka Bioelkarteak hainbat ikastaro eta hitzaldi ekintza antolatu ditu urria eta azarorako.

Hilak 29an, larunbata, ogia nola egin ikastaroa egingo dute Harizti zabal Baserrian (Ezkio-Itsaso). Xabi Akizu izango da erakutsiko duena eta 10:00tatik 17:00tara izango da. Izen ematea, Oreka dendan (943 026 231) hilak 22arte. Ikastaro hau doan izango da.

Hurrengoa Sukaldaritza energetikoa eskainitakoa da. Ondorengo gaiak jorratuko dira: neguan nola elikatu ez gaixotzeko eta bizi energia mantentzeko. Menu egokia, jatorduen antolaketa eta janarien, kontserbazioa, neguko errezetak, egun berezietako plater osasuntsuak eta postreak. Egunak azaroak 10, 17 eta 24an (ostegunak) izango dira arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara. Elkarguneko sukaldean emango du ikastaroa Silvana Huegunek.

Azkenik, konferentzia antolatu dute. Berau; Ricardo Arriola (Mediko (Homeopata eta Akupuntore) eta Silvana Huegun (Dietista - Nutrizionista) emango dute. Azaroak 4ean, ostirala, da Elkargunean eta ' ¿Estamos ante una sociedad enferma?, ¿Qué está pasando? ¿Qué podemos hacer?' lelopèan emango da Elkargunean arratsaldeko 6:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate