Diario Vasco

Oreka Bioelkarteak hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu ditu urria eta azaroan

Sukaldaritza energetikoa Silvana emango du Elkargunean.
Sukaldaritza energetikoa Silvana emango du Elkargunean. / OREKA

Oreka Bioelkarteak hainbat ekintza antolatu ditu urria eta azaroan.

Urriaren 29an, larunbata, ogia nola egin ikastaroa egingo dute Harizti zabal Baserrian (Ezkio-Itsaso). Xabi Akizu izango da erakutsiko duena eta goizeko 10:00etatik 17:00etara izango da. Izen ematea, Oreka dendan (943.02.62.31) eta epea urriaren 22 arte izango da. Ikastaroa doakoa da.

Sukaldaritza energetikoa

Hurrengo ikastaroan sukaldari- tza energetikoari buruz arituko dira. Teorian ondorengo gaiak jorratuko dira ikastaro honetan: neguan nola elikatu ez gaixotzeko eta bizi energia mantentzeko. Menu egokia, jatorduen antolaketa eta janarien, kontserbazioa, neguko errezetak, egun berezietako plater osasuntsuak eta postreak. Egunak azaroak 10, 17 eta 24an (ostegunak) izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Elkarguneko sukaldean emango du ikastaroa Silvana Huegunek. Izen ematea: Oreka Bioelkartean (943.02.62.31).

Azkenik, konferentzia ere antolatu dute. Berau; Ricardo Arriola (sendagile, homeopata eta akupuntore) eta Silvana Huegun (dietista-nutrizionista) emango dute. Azaroaren 4ean, ostirala, da Elkargunean eta '¿Estamos ante una sociedad enferma?, ¿Qué está pasando? ¿Qué podemos hacer?', lelopean emango da Elkargunean bertan arratsaldeko 18:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate