Diario Vasco

Azkoitia Baik tasa eta zergen proposamenak aurkeztu ditu

Taldeak bere proposamenak jakinarazi nahi dizkie herritarrei.
Taldeak bere proposamenak jakinarazi nahi dizkie herritarrei. / SUDUPE

Azkoitia Bai taldeak Udala hil honetan tasa eta zergak finkatzen hasiko dela eta, hauen inguruan bere proposamena aurkeztu nahi izan du.

«Azken urteetan adostutako bi irizpide nagusietan oinarritzen da gure proposamena. Hauek duela 10 urte adostutakoak dira, EAJ gobernuan zegoen garaian, gero EH Bildu egon denean ere mantendu izan zena», dio Azkoitia Baik.

Tasetan, «ordaindu beharreko gastu bat dago, Mankomunitateari edo Gipuzkoako Urak S.A.-ri, nahi eta nahi ez, ordaindu egin behar zaio, beraz herritarrari, kopuru hau kobratu beharko genioke», diote zera adieraziz «baina batzuetan, politikaren onuran, herritarra engaina-tzera jotzen dela uste dugu. Adibide bat jarriko dugu. 2017an zaborrarekin gastu bat aurreikusiko da eta gastu hori ordaintzeko zaborraren tasa igo beharko genuke. Baina tasa hau igotzea ez da politikoki ondo ikusten, eta behar bada, pasa den urtean bezala, zerbait igoko dute baina herritarra ez aztoratzeko adina. Pasa den urtean igo zenarekin 340.000 euroko zuloa aurreikusten zen, %100etik urrun baikeunden».

Azken finean diru hori ordaindu beharra dagoela diote, «eta hor dago gure ikuspuntutik iruzurra. Herritarrak zaborraren fakturari begira-tzen dio zerbitzu horregatik ordain-tzen duena jakiteko, baina hori ez da egia, aparte beste nonbaitetik ere atera beharko baita falta dena ordaintzeko dirua».

Taldearen iritzia garbi utzi nahi dute; hau da tasa bakoitzean ordaindu beharrekoa ordaintzea, ahal den gehiena %100era arrimatuz, gainditu gabe, herritarrak uneoro dirua non gastatzen duen jakin dezan eta engainatzeko trikimailurik gabe.

Zergei buruz

Zergei buruz, herriaren onurarako gastatu beharreko dirua dela diote eta hori aurrekontuetan erabaki-tzen dela. «Zergetan beti berdina esan ohi dugu politikariok; gehiena duenak gehiago ordaindu dezala. Teoria bezala ondo dago eta guk urtero iritzi berdina erakusten dugu, bai tasa eta bai zergetan ere. Tasetan %100eko estaldura eta zergetan ondoko beste 20 herrietako batezbestekoan (median) kokatzen ahalegindu beharko dugula» azpimarratu dute.

Iaz, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga industrialean (IBI Industrialean) media baten kokatzeko «igo behar zena igotzea eskatu genuen, baina ez zen horrela gertatu eta bakarrik erdia igo zen, eta beraz, herriaren onuran gastatzeko diru gutxiago izan dugu».

Beste eztabaida bat ere izan zela dio Azkoiti Bai taldeak; Etxebizitza hutsen zerga alegia. Diru honekin gazteek etxebizitzak alokatzeko laguntzak eman zirela 2015ean, eta «arrakasta handia izan zuenez», mantentzearen alde azaldu zela esan dute. «Udal gobernuak denbora gutxi barru, Jaurlaritzatik kobratzekoak zirela agertu ziguten eta ez zutela bidezkoa ikusten, zerga bera, bi aldiz kobratzea» adierazi du Azkoiti Bai taldeak, eta aurten ere zerga hori ezartzearen aldeko azalduko direla.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate