Diario Vasco

Ondo sufritutako garaipena lortu zuen Anaitasunak

Hirugarren jardunaldi honen ostean, jokoan zeuden puntu guztiak batu ditu Anaitasunak.
Hirugarren jardunaldi honen ostean, jokoan zeuden puntu guztiak batu ditu Anaitasunak. / SUDUPE
  • Igor Quindosen taldeak 2-4 irabazi zion Lasarteko Ostadar taldeari

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Garaipen bikaina, ondo sufritutakoa, lortu zuen Anaitasunak Michelin zelaian, jada irabazita zituen hiru puntuetatik bi galtzetik gertu egon baitzen taldea luzapenean

Igor Quindosen taldeak sufritzen jakin izan zuen pasa den larunbatean Lasarteko Michelin zelaian. Neurketak itxura ona hartu zuen, bat eta hirukoarekin hiru puntuak poltsikoan baitzituen taldeak. Hala ere, Ostadarrek neurketa estutzea lortu zuen hamabi minuturen faltan, eta deskontuan Xubanek gelditutako penaltiarekin, hirunaka batzen jarraitzeko bidea eman zion Anaitasunari.

Anaitasunaren baloi jabetzarekin ekin zitzaion neurketari, eta aukerak ere gure mutilen eskutik iritsi ziren eta 17. minutuan iritsi zen huts eta batekoa. Etxekoek, nortasun handiz, aurrera egiteko asmoa erakutsi zuten, eta aukera garbi bat ere izan zuten area barruan.

Gol dotorea Zulaikarena

Aitor Zulaikak egin zuen bigarren gol dotorea. Ostadar aurrera joan zen, eta 38. minutuan bat eta bikoa egitea lortu zuen eta ordutik aurrera gauzak asko estutu ziren. Iñigo Arzalluz atsedenalditik bueltan zelairatu zen eta hirugarren gola bere eskuetatik etorri zen.

78. minutuan bi eta hirukoa egitea lortu zuten etxekoek estuasunetan jarriz gorrixek, baina are gehiago 89. minutuan epaileak adierazi zuen penaltiarekin. Xuban Badiola atezainak gelditu ikusgarri batekin baloia kanpora bidali zuen.

Geldiketa horrek ikaragarrizko arnasa eman zion Anaitasunari, eta etxekoak erabat aurrera eginda zirela baliatuta Pastrian anaietako gazteenak egin zuen azken gola. Pozarren ospatu zuten gol hori zelaian, aulkian eta harmailetan ziren zaleek

Behar baino gehiago sufrituta, baina hirunaka batzen jarraitzen du Anaitasunak. Datorren asteburuan Martutene jasoko du Txerloian. Neurketa larunbat arratsaldeko 17:30ean izango da, eta helburua garbia da: beste hiru puntu lortzea. Hirugarren jardunaldi honen ostean hiru talde daude hiru neurketa irabazita sailkapenen: Aretxabaleta, Mutriku eta Anaitasuna.