Diario Vasco

Bihar Gipuzkoako txapelketako zazpi partida Gurea frontoian

Bihar , Gipuzkoa txapelketako zazpi partida jokatuko dira, hiru goizez eta lau arratsaldez. 10:00etan hasita, Eskuz binaka nagusiak 3. mailan Azkoitia-Eple. Eskuz binaka nagusiak 1. mailan, Azkoitia-Hernani eta Eskuz binaka nagusiak 1. mailan, Azkoitia-Hintza.

Arratsaldeko 15:30ean hasita; Eskuz binaka kadeteak 1. maila Azkoitia-Tolosa. Eskuz binaka jubenilak 1. mailan Azkoitia-Intxurre. Eskuz binaka jubenilak 1. mailan Azkoitia-Hernani eta azkenik; Eskuz binaka nagusiak 3. mailan Azkoitia-Bergara.

Pilotarekin jarraituz, gogorarazi Oteiza Pilota Taldeak antolatzen duen Kontzejupe txapelketako izen ematea zabali dagoela eta ikastetxeetan eta Gurea pilotalekuan egin daitekeela.