Diario Vasco

Anaitasunak 0 eta 1eko garaipena eskuratu zuen Ordiziako zelaian

Partida gogorra izan zen Altamiran jokatutakoa.
Partida gogorra izan zen Altamiran jokatutakoa. / MAIALEN ARZALLUZ
  • Ostegunean, 19:00etatik aurrera, bazkide egiteko aukera egongo da Kontzejupean

Partida gogorra, orekatua eta aukera gutxikoa izan zen Ordiziakoa, baina Anaitasunak izan zuen aukerarik garbienean gola egitea lortu zuen. Mikel Arzalluzek jokoan jarritako kornerraren ondoren Ander Arabaolaza aurrelariak gola egin zuen Anaitasunari lehen hiru puntu emanez.

Anaitasunak beroari, zelaiaren egoera makurrari eta Ordiziari aurre eginda, garaipena eskuratu zuen. Erritmo altuarekin hasi ziren bi taldeak zelaian, baina minutuek aurrera egin ahala bizitasunaren sua apurka-apurka itzaltzen joan zen.

Une zailak ere pasatu zituen Altamiran, baina zailtasunei aurre egiten jakin zuen. Atsedenaldira iritsi baino hamar minutu lehenago, Mikel Aramendik eta Mikel Arzalluzek jokaldi ona egin zuten elkarrekin egindako bat-bikoan, baina aurrelariak ez zuen baloia behar bezala jo, eta aukera garbi bat ezerezean utzi zuen.

Bigarren zatian, Iker Pastrian zelairatu zuen Quindos entrenatzaileak, eta baloia aurkariaren area ertzean hartzen hasi zen Anaitasuna. 74. minutuan, ez zuen barkatu Ander Arabaolazak eta Mikel Arzalluzek ezker hegaletik ateratako kornerrean lehen zutoinean baloia gorputzarekin ukitzeko modua aurkitu zuen aurrelariak, eta atezaina baloia ateratzen saiatu baldin bazen ere, alferrikako ahalegina egin zuen, Anaitasunak lehen gola egitea lortu baitzuen ordurako.

Azken minutuetan ordiziarrek aurrera egin zuten, eta penalti bat ere eskatu zuten, baina epaileak ez zuen ezer adierazi eta neurketa huts eta batekoarekin amaitu zuen. Hasiera ona eman zion taldeak liga txapelketari, etxetik kanpoko puntuek berebiziko garrantzia baitute goiko postuetan ibiltzea helburu duen talde batentzat. Datorren Oñatiko Aloña Mendi etorriko da Txerloiara.

Bazkide txartelak

Anaitasunaren bazkide txartelak jasotzeko Caja Ruralea joan behar da eta berria ere egin daiteke Caja Rural bertan. Bestalde, ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, bazkide egiteko aukera egongo da Kontzejupean Klubak mahi bat jarriko du bai du horretarako. Helduak 80 euro, Jubilatuak 50euro eta Langabetuak eta gazteak (28 urte arte) 40 euro.