Borrar
Esker ona jaso ostean alkatearen laguntzarekin piztu zuten sua.

Sahatsa dantza taldeak piztu zuen San Juan bezperako su magikoa

Nahiz eta eguraldi kaskarra egin, dantza taldeak 40. urteurrena ospatu zuen

JOAQUIN SUDUPE

Sábado, 25 de junio 2016, 00:46

Eguraldi kaskarrak ez zuen zapuztu San Juan gau magikoa eta Sahatsa dantza taldeak piztu zuen San Juan bezperako sua.

Dantza taldeak 40. urteurrena ospatzen du aurten eta hamarkada hauetan eginiko lanak eta ibilbideak publikoki aitortzeko xedez, Udalak Sahatsari eman zion aurten protagonismoa.

Ohi denez, su pizteak, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntza eta Musika Eskolako Dantza Taldeak, 'VIII. Zatoz Dantzara Balda Plazara' emanaldia eskaini zituen.

Aurtengoa berezia

Sahatsa Taldeak urtero hartzen du parte San Jaun gaueko suaren piztueran baina aurtengoa era bat berezia izan zen.

Iluntzeko 21:00etan Oteiza frontoietatik irten zuen lau lerroz osturiko dantzari formazioa eta Gipuzkoan ohikoa zen ezpatadantza eskaini zuen Sahatsa Taldeak hiru emanaldietan.

Lehena plazan izan zen eta bertan, herriko ikurrina jaso ostean, ezpatadantza eta banderaren agurra dantzatu zituzten. Handik eliz atarira joan ziren non, berriz, eskaini zituzten dantzok.

Ondoren, Balda plazaraino joan ziren eta bertan, berriz dantza egin ostean, herriaren omanalditxoa eta esker ona jaso zituzten alkatearen laguntzarekin sua piztu aurretik.

Garrak ia zeruraino iritsi ziren eta zur eta lastoz osaturiko tontorra erre ostean, dantzari eskainitako unea iritsi zen. Musika Eskolako Dantza Taldeak, 'VIII. Zatoz Dan-tzara Balda Plazara' ekitaldia eskaini zuten herritar ugarien parte har-tzearekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahatsa dantza taldeak piztu zuen San Juan bezperako su magikoa

Sahatsa dantza taldeak piztu zuen San Juan bezperako su magikoa