Autodefentsa feminista tailerra hilaren 11n Ulpiano Etxean

Autodefentsa. /  AMAXKAR
Autodefentsa. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Getariako Udalak antolatuta datorren hilaren 11n, larunbata, autodefentsa feminista tailerra burutuko da Ulpiano Etxean. Tailerraren ardura Emagin Elkartearen esku egongo da eta Berdinbidean du babesle.

Goizeko 9:00ak eta 13:00ak bitartean egingo da, 15 urtetik gorakoentzat zuzendua dago eta izena eman daiteke Turismo Bulegoan datorren astelehena arte. Matrikula bost eurokoa da eta parte hartzeko asmoa dutenei esterila bat eramatea gomendatzen zaie.

Fotos

Vídeos