Autobusak jarriko ditu Donostiara joateko Kursaal Eskura egitasmoak

Bamberger Symphoniker. Alemaniatik datorren orkesta entzuteko aukera datorren hilabetean. /
Bamberger Symphoniker. Alemaniatik datorren orkesta entzuteko aukera datorren hilabetean.

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getaria, Zumaia, Orio eta Zarauzko biztanleak Donostiako ikuskizunetara hurbiltzen dituen zerbitzu berriak Kursaal Eskura izena darama eta apirilean aurkeztu ondoren, datozen hilabeteetan aukera berriak eskaintzen ditu.

Kursaal Eskura da Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udal ezberdinen elkarlanari esker sortu den egitasmoaren izena. Proiektu honek, Kursaal Zentroak antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizun ezberdinak interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskain- tzen da. Gipuzkoako udalerri ezberdinetatik atera eta, behin Kursaaleko kontzertu/ikuskizuna amaitutakoan berriz ere jatorrizko herrietara itzultzen den autobusa hain zuzen ere.

Hurrengo emanaldiak

Donostiara gerturatzeko datozen aukerak, azaroaren 9an eta urtarrilaren 15ean izango dira. Egun horietan kontzertuak honako hauek izango dira: Bamberger Symphoniker eta Yuja Wang & Chamer Orchestra of Europe.

Kontzertu horiek gozatu nahi izanez gero, ondorengo pausoak jarraitu behar dira. Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera, weborri honetan: www.sarrerak.kursaal.eus.

Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute, Getarian, info@getariaturismo.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 140 957 telefono zenbakira deituta. Autobusa Zumaia, Getaria, Zarautz eta Oriotik abiatuko da, eta Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia, lehendabizi Zumaian 18:40ean, zineetako autobus geltokia, ondoren Getarian, 18:50ean, autobus geltokian eta jarraian Zarautz eta Orion.

Eskaintza berezia

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak hiru euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, Getarian 943 140 957 telefono zenbakira deituta. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko epeak

Kursaal Eskura egitasmoak Urola Kosta eskualderako atondu duen hitzordu hauetarako izen-emateko epea (autobusa /Ordu Gaztea) ondorengoa izango da, lehendabizikoarentzat, Bamberger Symphonikeren emanaldia ikusteko, autobusaren erreserba azaroak 3a arte egin daiteke (sarrera norberak erosita).

Bigarrengoarentzat, Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europeren emanaldira joateko, autobusaren erreserba berriz, urtarrilaren 9a arte egin daiteke (sarrera norberak erosita). Kontzertuak iluntzeko 20:00etan hasiko dira.

Más

Fotos

Vídeos