Autobusak igandeko giza katerako

Ia 500 zestoarrek eman dute giza katean parte hartzeko izena. /  K.A.
Ia 500 zestoarrek eman dute giza katean parte hartzeko izena. / K.A.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Gure Esku Dago Herri ekimenak antolatuta, igande honetan, giza kate erraldoia egingo da. Zestoako herriari Arroabea inguruko 2 kilometro osatzea tokatu zaio eta jada ia 500 zestoarrek eman dute izena bertan parte hartzeko. Arroabera nola joan jakiteko oharra zabaldu dute.

Jakin Arroabea-Narrondo ingurura hurbiltzeko autobusak izango direla. Talleres Lizarralde aurrean, estazioko industrialdean, egongo da hauek hartzeko puntua. 'Lanzaderak' dira eta goizeko 10:30ean hasiko dira martxan, eta joan-etorrian ibiliko dira. Bestalde, mendiz joan nahi dutenentzako ere aukera izango da, irteera goizeko 9:30ean Gurutzetik izango delarik.

Horrez gain, kotxez joan behar dutenek Sansinenea poligonoan aparkatu beharko dute.

Dagoeneko 485 lagunek eman dute izena igandeko Gizakatean parte hartzeko. Joateko asmoa dutenek oraindik izena eman dezaketa gaur 17:00-19:00 bitartean Kultur Etxe aurrean eta bihar 19:00-20:30 bitartean herriko Plazan.

Antzerkia, Kultur Etxean

Bihar, 22.00etan hasita Kultur Etxean 'Erradikalak gara' ikuskizuna eskainiko da Portale Kultur Elkarteak eta Txoko Feministak elkarrekin antolatutako ekimenari esker. «Erradikalak zarete, esaten digute, eta nahi eta behar baino gutxiago, pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian», diote lan honen nondik norakoan azaltzerakoan. Sarrera hiru euro kostatuko da soilik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos