Autobusa jarriko du Getariako batzokiak Alderdi Egunera joateko

DV GETARIA

. 2017a urte berezia da EAJ-PNVrentzat, 40 urte ospatzen baitira lehen Alderdi Eguna egin zenetik. 1977an izan zen, Aralarren. Aurtengoan, urteroko moduan, Forondan izango da jeltzaleon topaketa irailaren 24an 'Pausoz pauso gure bidean' lelopean. Getariako batzokiak egun horretarako autobusa jarri du Forondara joateko. Izena emateko epea irailaren 20 artekoa izango da, 688 803 568 telefonora deituz edota getariaprest@gmail.com e-postara mezu bat bidaliz.

Autobusa irailaren 24an goizeko 9:00etan irtengo da Getariako autobus geltokitik. Bestetik jakinarazi baita ere, EGIren kanpaldira joateko autobusa izango dela irailak 22 ostirala arratsaldeko 18:15ean Zarautzeko suhiltzaileen geltokian.

Fotos

Vídeos