Autobus ibiltariak gaztetxoen interesa piztu du asteburuan

Bus ibiltaria. Asteburuan Getariako portuan egon da. /  AMAXKAR
Bus ibiltaria. Asteburuan Getariako portuan egon da. / AMAXKAR

8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak kopuru handian hurbildu dira

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Larunbata eta igandean egon zen portuan (Tintaleku azpian) Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako autobus ibiltaria eta arrakasta izan du bi egun horietan. Eguraldi onak jende asko erakarri zuen Getariara eta herritar gaztetxoaz gain, kanpotik bereziki hondartzara etorritakoak ere bisitaldia egin zuten ikasgela ibiltari honetara.

Programazioaren ikaskuntzaren bitartez, 8 eta 16 urte bitartekoen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea du helburu kanpaina honek, baina teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea ere. Hainbat ikastaro eskaini dituzte bertan, besteak beste, bideo jokoak nahiz webguneak sortzen ikasteko aukera izan dute parte hartzaileek. Nola programatu ordenagailurik gabe edo scratch ezagutu ahal izan dute partaideak.

Bukatzeko gogoratu esperientzia gustukoa izan denentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Digital@ proiektuko Udaleku Digital@rako izen-ematea zabalik dagoela uztailaren 25a arte. Data, abuztuak 20 eta 26 artean izango da eta adina 12 eta 16 urte artekoei zuzendua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos