Aurtengo udalekuetan 42 ume izatera heldu dira

Denetariko ekintzak egin dituzte eskolako eraikinetik kanpo./
Denetariko ekintzak egin dituzte eskolako eraikinetik kanpo.

DV AIZARNAZABAL.

Lau astetako udalekuak izan dira aurtengoak, haurrak asteka apuntatu ahal izan direlarik eta gehien izan diren astean, guztira 42 izan dira, lau hezi-tzaile arduratu direlarik beraietaz.

Basakaitz guraso elkarteak antolatu eta Arrasateko Txatxilipurdi elkartea izan da ekintza guzti hauek aurrera eramatea posible egin izan duena. Denetariko ekin-tzak egin dituzte, guztiak eskolako eraikinetik kanpo, herriko parajeez gozatu eta kalean egotea baitzen helburu nagusietariko bat; eginiko ekintzen artean sukaldaritza tailerrak egon dira asteazkenero, merkatuan edo herriko dendan erositako produktuekin pizza, talo, frutazko brotxetak eta frutazko irabiatuak eginez, presara irteera, bat irabazteko trebezia jolasak, ur jolasak, sormen tailerra, Iraetara irteera eta apar festa besteak beste balorazio oso positiboa jaso dute bai haur, bai familia eta baita hezitzaileen aldetik ere.

Idi probak

Gaur gaueko 22:00etatik aurrera hasiko den idi demak emango dio amaiera Aizarnazabalgo XXI. Kintopeko idi proba honen edizioari. Bosgarren jardunaldi honetan Muruetako Kamiñoko jatetxea, Orioko Oliden eta Lezoko Olatzarren idiak izango dira elkarren arteko lehian. Gaur gauerako espero da jende gehien, sari emateak eta apustuak aurrera eramateko azken aukera izango baita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos