Aurtengo ikasturtean 773 ikasle hasiko dira Ikastolan

Ikastolako haurrak, batela gainean daramatela, ikastola aurrean.
Ikastolako haurrak, batela gainean daramatela, ikastola aurrean.

DBHko ikasleek gaur izango dute aurkezpena, eta HH eta LHko ikasleak astelehenean hasiko dira

DV ORIO.

Ikastolan gaur hasiko dute ikasturte berria DBHko ikasleek, aurkezpen egunarekin, goizeko 10:00etan. Astelehenetik aurrera 08:30etik 14:30era arituko dira ikasle hauek goizeko ordutegi jarraian, iraila osoan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, aldiz, irailaren 11an hasiko dira, astelehenarekin. Haur eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2. mailakoak goizeko 09:00etan eta Lehen Hezkuntza 3, 4, 5 eta 6. mailakoak goizeko 08:30ean.

Ikasle hauek bi astez arituko dira goizez eguerdiko 12:30ak arte, irailaren 26tik aurrera goiz eta arratsaldez hasiko direlarik.

Aurtengo ikasturtean guztira 773 ikasle hasiko dira Orioko Herri Ikastolan, 67 irakasle, 11 langile eta 485 familia.

Adierazi ere, Haur Hezkuntzako geletan obrak egin direla, Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa aurrera eramateko, Haur Hezkuntza guztia jada prest jarri da.

Iaz 2 eta 3 urteko espazioak egokitu zituzten eta udara honetan 2, 3, 4 eta 5 urtekoak, beraz Haur Hezkuntza guztia prest dago.

Aipatu obra hauek Ikastolako guraso, guraso-ohi, irakasle, langile eta aiton-amonekin auzolanean egin dituztela, Ikastolaren izpiritua eta oinarriekin bat eginez.

Zaragueta eskolan berriz ikasturte berria atzo hasi zuten DBHkoen aurkezpenarekin eta gaur HH eta LHko haurrak hasiko dira.

Fotos

Vídeos