Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kaleak beteta. Orioko plaza ingurua beteta larunbatean. ETXEBERRIA
«Aurtengo festetan kuadrillen parte hartzea bota dugu faltan»

«Aurtengo festetan kuadrillen parte hartzea bota dugu faltan»

Dena den, Lourdes Salsamendi, kultura arloko zinegotzia, gustora azaldu da San Nikolas festak nola joan diren ikusita

DV

ORIO.

Martes, 12 de diciembre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orioko Udaleko kultura ba-tzordeko buru den Lourdes Salsamendik balantze positiboa egiten du amaitu berri diren San Nikolas festen inguruan, nahiz gazte kuadrillen parte hartze handiagoa bota du faltan.

«Bukatu berri dira aurtengo festak eta, berriz ere, zorionak eman behar dizkiegu oriotar guztiei, jaiak bakean pasa ditugulako. Aurten eguraldiak ez digu askorik lagundu; baina, hala eta guztiz, jendea animatu da programan zeuden ekitaldietan parte hartzera». Oraingoan ere parte hartu duten eragile guzti-guztiak txalotu eta zoriontzen ditu: «Herriko merkatari eta ostalariak, boluntarioak, brigadakoak, Udaltzaingoa, kultur etxeko arduraduna eta kultur teknikaria, eta Udaleko hainbat langile, nahiz eta ezkutuago egon, beren laguntza beti delako beharrezkoa festak aurrera ateratzeko», esaten du.

Baina aurten kezka bat azaldu nahi du eta, «agian, autokritika egin ere bai. Gazteen parte-hartzeari buruz ari naiz. Argi dago zerbaitetan huts egin dugula: Udalak iaz Kuadrillen Eguna antolatu zuen lehenengo aldiz frontoian eta nahiko ondo joan zen, kuadrilla dezente hurbildu ziren-eta frontoira bazkaltzera. Aurten, beraz, proposamen berarekin jarraitzea pentsatu genuen: kuadrilla bakoitzak bere bazkaria eramatea eta Udalak sagardoa eta ura, gehi bazkaltzeko azpiegitura guztia antolatuko zuen; berogailuak ere jarri genituen. Kuadrillen parte-hartzea, hala ere, oso eskasa izan da».

Lourdes Salsamendik garbi dauka herriko festak denontzat direla eta, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, denontzat hobe izango dela. «Festa-bilerak irekiak izaten dira, edozeinek dauka parte hartzea eta, zenbat eta ekarpen gehiago egin, hobeto denontzat». Festa Batzordearentzat denon ekarpenak dira garrantzitsuak; baina garrantzi handia du, batez ere, gazteek bertan parte hartzeak.

«Baliteke festa-bilera horien deialdia ez iristea jende guztiarengana. Beraz, gure aldetik hausnarketa sakona egingo dugu, ikusteko ea zer eratara egin dezakegun deialdia, ahalik eta jende gehienarengana iristeko», dio. «Hala eta guztiz, hasieran esan bezala, herritar guztiak zoriontzeko gaude, jai giro ona izan dugulako.Eta, beti bezala, ea guztion artean hobetzen ditugun hobetu beharrekoak».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios