Aurrera darraite Samiel jaiek giro ezin hobean

Gazteek ederki pasa zuten, zezen txiki jolasean eta bolo txapelketan./
Gazteek ederki pasa zuten, zezen txiki jolasean eta bolo txapelketan.

DV AIZARNAZABAL.

Herriko zaindariaren eguna ospatu zen atzoko egunez eta antolaturiko ekitaldietan jendea gustura ibili zen batik bat eguraldi ezin hobea lagun genuela. Sagardo lehiaketa, txorizo dastaketa, boloak, zezen eta poniak, pilota txapelketa, Mariatxiak, herri afaria, dantza lehiaketa eta berbena izan ziren atzoko ekitaldietako batzuk.

Gaur jinkana, mus eta eskoba txapelketa, trikitilari gazteen txapelketa eta gaueko bertsolariak izango ditugu besteak beste; bihar igandea, jai hauei agurra emateko, goizeko 10:00etan kalejira izango da musika eskolako trikitilariekin; eta 12:30ean meza nagusia. Ondoren, Arragoa taldearekin umeentzako ipuin musikatuak izango ditugu eta arratsaldeko 16:00etan Aizarnazabalgo VII. gazteen eskuzko pilota finalak.

18:00ak inguruan, herri kirol jaialdia herriko plazan Euskadiko harrijasotzaileen txapelketa izango delarik; Julio Jimenez, Gorka Etxeberria, Mikel Lopetegi, Odei Iruretagoiena, Xabier Peñagarikano eta Aimar Irigoien arituko dira lau harri ezberdinekin hiru minututako txandetan. Ondoren, Bide batez taldearekin dantzaldia eta jaiak amaitzeko, trumoi traka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos