Aukeran dantza konpainia, plazan

Aukeran dantza konpainiak 'Fusioak' ikuskizuna aurkeztuko du gaur arratsaldeko 18:00etan herriko plazan. Edu Murumendiaraz dantzariak zuzentzen duen ikuskizun honetan, dantzaren bidez euskal eta munduko folklorearen erritmoak, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea kaleratuko dute.

Kalitate plastiko handiko ordubeteko ikuskizuna eskainiko dute, herrialde ezberdinek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoan emozioak eragiteko asmoarekin sortua.

Dantzariak Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren, Ane Anza, Oier Laborde, Eneko Galdos eta Ander Errasti oriotarra izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos