Atletismo Topaketak, gaztetxoek kirol hauek ezagutu asmoz

Atletismoko kirolak zertan datzan erakusteko dira topaketa hauek. /
Atletismoko kirolak zertan datzan erakusteko dira topaketa hauek.

Maiatzeko hiru larunbatetan izango dira topaketa hauek

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Beste behin, Zestoako Atletismo Topaketak ospatuko dira Iraetako futbol zelaian, maiatzean zehar. Hiru jardunaldi izango dira maiatzeko hiru larunbatetan. Lehenengo topaketa bihar, larunbata, butuko da, goizeko 9:30etik aurrera. Bertan benjamin, alebin eta infantil kategoriako gazteak parte hartuko dute.

Jardunaldi honetan Atletismo proba desbedinak egingo dituzte gatetxoek. Lasterketa motzak eta luzeak, jabalina eta pisu jaurtiketak, altuera jauzia eta bukatzeko bai gazteentzat eta bai ikustera gerturatzen direnentzaproba ikusgarriena, erreleboak.

Beraz, bihar kirol giro ederra izango da Zestoan, Iraetako futbol zelaian eta nahi duen gaztetxo oro konbidatua dago bertara etorri eta parte hartzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos