Asteburuan festak ez du etenik izango Arroabean

Bertsolari gazteen saioa.
Bertsolari gazteen saioa.

Gaur koadrilen eguna izango da, herri bazkaria tarteko

K. ARRIZABALAGAZESTOA.

Orain artean jubilatu eta gaztetxoen egunak ospatu baditugu ere, gaur eta bihar izango ditugu egunik nagusienak Arroabean. Izan ere gaur koadrilen eguna eta bihar Karmen eguna ospatuko dituzte. Ekitaldiz betetako jaiak izanik, gaur eta bihar ere deskantsurako une gutxi izango dute Arroabean, koadrilen arteko bazkaria dela, hauen arteko jolasak direla, gaueko kontzertu andana edo igande goizeko gau-paseroen karroza.

Eskerrak igandean pixkat lasaiago hartzeko ekitaldiak izango diren, tartean Trikitilari Gazteen txapelketa, hain zuzen. Dena dela, gozatu gaur eta biharkoak, eta ondo bukatu Karmen jaiak.

Gaur, Koadrilen Eguna
10
30. Sukaldaritza lehiaketa 'Patatak errioxar erara'.
14
30. Koadrilen bazkaria, frontoian. Arratsaldean, koadrilen arteko jolasak zezenekin.
22
30. Kontzertuak: Liher (folk-pop), Skakeitan (ska) eta DJ Bull.
Bihar, Karmen Eguna
06
00. Gaupaseroen karroza, Idiakaitz txistulari taldea.
12
00. Meza, Zestoako dantzariak eta zezen txikiak.
18
00. IX. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo eta ardo dastaketa.
22
00. Silvio eta Rodriguez.

Gaur, larunbata, Azpeitiko auto klasikoen rallya tarteko, Zestoan geldialditxo bat egingo dute hauek, 19:00ak aldera, plazan, gero Akoa bidetik barrena berriro ere Azpeitia aldera joan aurretik. Aukera paregabea gustuko duten zaleentzat auto hauek bertatik bertara ikusteko.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos