Asteburu bete-betea dator pilotari dagokionez

Salbatore txapelketako partida bat.
Salbatore txapelketako partida bat. / AMAXKAR

GETARIA.

Larunbat, igande eta astelehenean pilota partida ugari jokatuko dira herriko frontoian. Salbatore txapelketaren barne larunbatean 18:00etan hasita, Oskoz-Cuarain eta Irazu-Mujika (kadeteak) eta Alberdi-Osa eta Aizkorbe-Odriozola (jubenilak).

Igandean Elkano sarian, 11:00etan hasita, Zestoa-Zumaia, Azpeitia-Zumaia eta Getaria (Ezenarro eta Aristi) Zumaiaren aurka. Arratsaldean emakumeak 18:30ean hasiko dira. Badiola-Arrieta eta Unanue-Agirre eta ondoren Bilbao-Iturain eta Orbegozo-Gantzarain. Eta bukatzeko astelehenean Salbatoreko beste bi partida.

Fotos

Vídeos