Aspanogiren hitzaldia egongo da bihar Udarregin

J. A. USURBIL.

Bihar arratsaldeko 17:00etan hasita, Aspanogi elkarteak hitzaldia eskainiko du Udarregi eraikinean Hitz-Aho guraso-elkarteak antolatuta. Minbiziak, askorentzat, hitz debekatua jarraitzen du izaten, sufrimendua eta heriotza etortzen zaizkigu segituan burura. Gure gizartean gertatzen den errealitate bat da, nork ez du kasuren bat izan bere inguruan? Haur edo nerabe bat bada gaixorik dagoena zein da gure jarrera?, eta gure herri edo ikastetxe berekoa bada?

«Aspanogik modu natural batean haur minbiziaren errealitatea ezagutarazi nahi digu» hitzaldia antolatu duen Hitz-Ahoren esanetan. «Gauza asko daude azaltzeko, haur-minbiziak eremu ugari ukitzen baititu: emozioak, familia, hezkuntza, ekonomia, lana, gizarte harremanak... Hitzaldi horretan zuen itxaropena eta parte-hartzea bultzatu nahi dugu, denok elkarturik lagundu diezaiegun Aspanogiko pirata eta familiei!!».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos