Artzape Fest! izenburupean jaialdi bat antolatu du Artzapek

GETARIA.

Artzape Euskara Elkartea kultur ekitaldia antolatu du Artzape Fest! izenburupean. Cristobal Balenciaga Museoko oholtza gainera datorren apirilaren 20an igoko dituzte musika talde hauek; Izaro, Nøgen eta Marlik. Mallabiatik datorren Izaro Andres, 2014an murgildu zen musikaren munduan. Donostiako Nøgen taldea berriz 2016. urtean sortu zen eta Zumaiatik etorriko da Marlik taldea, estilo ezberdinetatik eratorrita, blues eta rock and roll doinuak nahasten dituen taldea da.

Kontzertua 21:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko ticket.kutxabank.es atarian. Sarrera bakoitzak 15 euro balio dute; alerik geratuko balitz, apirilaren 20an bertan leihatilan erosteko aukera egongo litzateke 20 euroren truke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos