Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Beteranoak. Oriako Jaitsieran euren mailako ontzirik bizkorrena izan zen, garaipena lortuz. AZPEITIA
Arraun Elkarteko bi traineruak oso maila onean dabiltza oraingoz

Arraun Elkarteko bi traineruak oso maila onean dabiltza oraingoz

Oraindik prestaketa garaia izan arren, Oriako Jaitsieran beteranoak lehendabizi eta KAE-1eko onena Esperantza

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 23 de febrero 2018, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Batelak ditugu protagonistak urte garai honetan baina traineruek ere izaten dituzte euren prestaketak nola doazen ikusteko saio aproposak. Hauetariko bat izan zen Oriako XXIV. Traineru Jaitsiera eta Getariako Arraun Taldeak bi ontzi jarri zituen lehian Orion.

Lehendabizi uretan beteranoen trainerua ikusi ahal izan zen. 22 ontzik parte hartu zuten eta denen artean onena Getariako beteranoena izan zen. 4.000 metroko ibilbidea14 minutu eta 48 segundotan egin zuten, Chapela eta Ares ontzien aurretik. Lan bikaina beraz adinean aurrera doazen arraunlari hauena eta ikusi zen lehen maila ematen zutenek oraindik barruan zerbait badaramatela.

Bigarren trainerua proba nagusian atera zen uretara. Esperantzak lan txukuna egina zuen Bidasoan eta Orion bigarren testa zuten Gorka Etxeberriaren mutilak. Udarako KAE-1 Liga oraindik urrun dago baina bertan lan ona egitea dute helburu eta Oriako jaitsieran ikusi zenez lanak ondo egiten ari dira.

Sailkapen nagusian 11. amaitu zuten Esperantzako mutilek baina garrantzitsuena da KAE-1 Ligako traineru guztien aurretik helmugaratu zirela. Gazteak bere lekua hartzen hasia dute eta denboraldi eder baten aurrean egon gaitezke 2018 honetan. Deustu, Isuntza, Zarautz eta Astillero atzetik utzi zituzten 20 minutu eta 15 segundoko denborarekin, irabazle atera zen Hondarribitik 52 segundotara. Denera 43 traineru lehiatu ziren maila honetan eta orokorrean berriz 90 traineru eta 4 llagut.

Bateletara itzulita, asteburu honetan Gipuzkoako Ligaren jardunaldi berria lehiatuko da. Bihar larunbata goizeko 10:00etatik aurrera Zumaian izango dira Getariako batelak. Joan den asteburuan Tolosan lehiatu beharreko saioa bertan behera utzi zen beraz gogoz ekingo diote gure arraunlariak biharko saioari, Batel Ligako seigarren jardunaldiari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios