Arrantzale Zaharren elkartearen meza eta hamaiketakoa datorren igandean

Arrantzaleak portura./
Arrantzaleak portura.

GETARIA.

2018a hasi berri dela eta Arrantzale Zaharren Elkarteak datorren iganderako urteko lehen ekimena antolatu du. Goizeko 11:00etan Meza Nagusia izango da Salbatore Deunaren elizan, hildako arrantzale jubilatu eta pensionisten alde. Ondoren Elkartearen egoitzan hamaiketakoa egingo dute. Elkarteko batzarrak gonbidapena herriko arrantzale eta pensionistei luzatzen die, nahi duena hurbildu dadin bi ekimen hauetara eta bide batez urte berria zoriontzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos