Arrantzale Zaharren elkarteak datorren larunbatean egingo du batzar orokorra

GETARIA.

Arrantzale Zaharren elkarteak, Jubilatu eta Pentsiodunen Etxeak, datorren larunbaterako, martxoak 3, deialdia luzatu du. Bazkide guztiei gonbidatzen zaie batzar orokorrera, goizeko 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean.

Eguneko aztergaiak ondorengoak dira. Lehendabizi, aktaren irakurketa eta onarpena. Bigarren, balantze ekonomikoa. Hirugarren, egindako ekintzak. Azkenik laugarren, berrikuntzaren azalpenak. Jarraian galderak edo erreguak egiteko tartea zabalduko da. Batzarra amaitutakoan bertaratzen direnenei hamaiketakoa eskainiko zaie.

Granadara bidaia

Bestalde, Arrantzale Zaharren elkarteak, Jubilatu eta Pentsiodunen Etxeak bidai interesgarria proposatzen du datorren apirilerako. Zazpi eguneko bidaia izango da Granada eta bere inguruak ezagu-tzeko. Zehazki apirilak 22tik 28ra bitartean egingo da eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute hilaren 28a, asteazkena, bitartean.

Hori egiteko ordainketa Laboral Kutxan egin behar da, 222 euro izena ematean eta 500 euro apirilak 10a bitartean. Informazio zabalagoa jasotzeko deitu 607 648 376 (Kristobal) telefonora.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos