Arrantzale eta Dantzari Txiki Egunak, gaur

DJ Porru Getarian. /  AMAXKAR
DJ Porru Getarian. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Arrantzale eta Dantzari Txiki Egunak ospatuko dira gaur 9:00etan diana bandarekin. 11:00etan arrantzaleen meza eta amaitzean Karmen Amabirjinaren prozesioa. Dantzari Txikiak (Zarautz eta Lezo) 11:00etan elkartuko dira Berdura Plazan eta ondoren herriko kaleetan dantza emanaldiak egingo dituzte. Kirol arloan, Gipuzkoako Trainerillen Ligako estropada 11:30ean hasiko da, VII. Antxua Eguna bandera jokoan. Bandak kontzertua eguerdiko 13:00etan hasiko du Salbatore elizan eta arratsaldean DJ Porru herriko plazan (17:00).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos