Arnaldo Otegiren hitzaldi arrakastatsuaren ondoren Marcos Roitman etorriko da

Arnaldo Otegiren solasaldia Iturzaeta ikastetxeko aretoan. /  AMAXKAR
Arnaldo Otegiren solasaldia Iturzaeta ikastetxeko aretoan. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Eskubide Sozialen Kartak jardunaldi batzuk antolatu ditu urria eta azaroan zehar. '1917ko Errusiako iraultza' izenburupean sei solasaldi prestatu dituzte. Lehenengoan Arnaldo Otegi ekarri zuten joan den ostegunean eta Iturzaeta Herri Eskolako aretoa bete zuten, 'XXI. Mendeko Iraultzak bultzatuz' gaia jorratzen zuen bitartean.

Kartako kideen ustez urteurren bat baino gehiago betetzen da aurtengoan eta hitzaldi interesgarriak antolatu dituzte gai honen inguruan. Hurrengo saioa, bigarrena, datorren asteazkenean izango da, urriak 25, baina hemendik aurrerakoak Ulpiano Etxean antolatu dituzte. Arratsaldeko 19:00etan bertan izango da Marcos Roitman 'Influencia de la Revolución Rusa en Latinoamérica' gaiaren inguruan hitz egiten. Azaroan sartuta, 8an arratsaldeko 19:00etan, Josefina L. Martinez etorriko da Getariara eta bere solasaldiaren gaia 'Las mujeres y la Revolución Rusa: revolucionar el mundo, trasformar la vida' izango da. Iñaki Gil de San Vicente etorriko da azaroaren 9an 'La Revolución Bolchevique y la liberación de las naciones oprimidas' gaiaz hitz egiteko eta bukatzeko jardunaldi hauekin Xabier Arrizabalok, azaroak 24 eta 25ean, solasaldi eta mintegi bat emango ditu.

Fotos

Vídeos