Arkuperen gabonetako kanpainaren barne, ekitaldi eta zozketak

Orioko merkatariek martxan jarri duten kanpainaren kartela./
Orioko merkatariek martxan jarri duten kanpainaren kartela.

Abenduaren 31 bitartean luzatuko da merkatari elkartearen kanpaina. Besteak beste, 300 euroko opari balea zozketatuko dute

DV ORIO.

Abenduaren 31 bitartean, Gabonetako kanpaina jarri du martxan Arkupe merkatari elkarteak eta kanpainak irauten duen egunetan deskontuak egingo dituzte herriko merkatari eta ostalariek beren lokaletan. Besteak beste, 300 euroko opari balea zozketatuko dute, eta hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.

Horietako ekitaldi bat izango da gaur bertan, herriko plazan egingo dutena. Papiroflexia eta orimani tailerra izango da, goizeko 11:00tan hasi eta eguerdi partera arte. Bihar, iganderako, bestalde, txokolada antolatu dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera herriko plazan.

Hamar denda

Guztira herriko hamar dendek hartuko dute parte kanpainan; ondorengo tokietan eskuratu daitezke baleak: Dorronsoro, Gozategi frutadenda, Aliprox Uranga, Patxi Oliden harategia, Iparraguirre autozerbitzua, Sayalero, Haitz-bero, Kutixi, Eki-lorea eta Goxoki Azkue. Horietan erosketaren bat egiten duten pertsonen artean zozketatuko da 300 euroko balea. Aukera izateko horietara joan behar da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos